martes, 30 de abril de 2019

Bigarren Sarrera - PROIEKTUA (PLANETA BATEN SORRERA)

Gaurko egunean saio dinamikoago bat izango dugu non egun bat baino gehiago beharko ditugu proiektua ahalik eta hoberen atera dadin. Saio honetan proiektu manual bat egingo dugu, hain zuzen ere Eguzki Sistemako edota bakoitzak asmatu dezakeen planeta baten sorrera! Proiektu hau egiteko etxean izan dezakegun materialez baliatu gaitezke.
Saio hau 5º edota 6º mailako ikasleentzako zuzenduta dago
Proiektu honen sorrera, hiru ataletan edo egunetan banatuko dugu. Lehenik eta behin, materialen bilketa eta planetaren lurrazalaren sorrera. Bigarrenez, planetaren sorrera eta azkenik, planetaren margoketa. 

1º ATALA:
Lehenik eta behin, materialen bilketa egingo dugu. Beharrezkoa da material hauek ekartzea proiektua arazorik gabe egiteko.

Resultado de imagen de periodico Resultado de imagen de escurridor de plastico Resultado de imagen de cubo de plastico 

Material hauek ekarri ostean 5eko taldeetan bilduko dira ikasleak eta klasean ikusitako bideoaren bitartez, Maché papera sortuko dute.  Hona hemen klasean ikusitako bideoa, bestela YouTuben "Como Hacer PAPEL MACHÉ / Pasta de Papel paso a paso / Youtube" bideoaren bidez gidatu zaitezke. 


2º ATALA
Bigarrenez, puxika eta plastikozko poltsa bat beharko dugu atal hau egiteko. Lehen atalean bezala bideo baten bidez errazagoa izango da zuretzat 2º ataleko prozedura jarraitzeko. Hona hemen bideoa, edo YouTuben ikusgarri izango duzu "Hacer planetas con papel maché casero" jarriz.


3º ATALA
Atal honetan, ikasleek etxetik temperak ekarri beharko dituzte, nahi duten koloreekin planetak margozteko. Beharrekoa da amantala ekartzea eta arropa egoki bat zikintzen badira temperarekin.

Proiektua amaitzean, planetak ikasgelatik eskegiko ditugu eta gure Eguzki Sistema Sortuko dugu.

jueves, 25 de abril de 2019

Lehenengo Sarrera - Eguzki Sistema (1º Jarduera)


Aurreko informazioa irakurri eta ulertu ondoren, hona hemen etxean zein klasean egin daitezkeen ariketak. Ariketa sorta hau Hirugarren eta Laugarren mailako ikasleentzat bideratuta dago eta Blogarekin aurrera goazen bitartean, geroz eta interesgarriagoak eta zailagoak izango dira ariketak.

1º Ariketa: Eguzki Planeten izenak. Lehenengo ariketa honetan, ikasleei horri hau banatuko zaie. Ariketaren helburua planeta bakoitzari bere izena jartzea da.


Resultado de imagen de sistema solar
2º Ariketa Hitz Sopa: Ariketa honetan izena esaten duen modura hitz sopa batean aurkitzen gara. Ariketa honen helburua, Eguzki Sistemako planeten izenak identikikatzea da, eta horren ondoren orden batean jarri beharko dira, Eguzkitik gertuenetik dagoen planetatik hasita.
Ariketa bi hauek ordu batean egitekoak dira. Ikasle batenbat ez badu denborarik ariketa bi hauek amaitzeko, etxean bukatu beharko dituzte. Derrigorrezkoa da ikasleek koaderno batean idaztea ariketa hauek, eta emandako horriak itsatsita izatea, ez galtzeko.