domingo, 19 de mayo de 2019

Seigarren Sarrera - ARIKETA


Gaurko klasean, aste osoan zehar egingo den proiektu bat proposatuko dugu. Proiektu honen helburua, ikasleak taldeka jarriz lan kooperatiboa egitea da. Ikasleek aste amaieran, aurkezpen bat egin beharko dute eta ikasgelako beste ikasleek haiei ebaluatuko diete.


Orain, zertaz egingo dute ikasleek lana taldeka? Unibertsoa, Esne Bidea eta Eguzki Sistemako osagaietaz baliatuz, aurkezpen bat egin beharko dute, baina aldez aurretik lan idatzi bat egin beharko dute. Talde lanean, Rol banaketa bat egin beharko dute ikasleen artean. Ikasgelan 20 ikasle daudenez eta gaiak Galaxiak, Izarrak, Esne Bidea, Eguzki Sistema eta Planetak direnez, 4 ikasleetako taldeetan banatuko dira.


Lan idatzia Google Drive-eko Word bitartez sortuko dute, horrela lau ikasleek batera lan egin ahalko dute. Aurkezpena berriz, Google Presentatios baliabidearen bitartez egingo da. Oso garrantzitsua da ikasleek IKTak geroz eta gehiago erabiltzea haien bizitzan, jaioterri digitalak direnez geroz eta errazago menperatuko dituztelako aplikazioak eta haien konpetentzia digitala geroz eta garatuagoa egongo da.


1. Sarrera: Zer da/Dira (GAIA) ?
2. Gaiaren Atalak:
3. Unibertsoaren osaketa:
4. Gaien arteko erlazioa.
5. Ariketa bat proposatu.






No hay comentarios:

Publicar un comentario