domingo, 19 de mayo de 2019

Zazpigarren Sarrera - Blogaren Amaiera

Azken sarrera honetan, Blog osoan zehar egindako ariketak eta azaldutako informazioaren laburpen bat eging dugu. Horrela, Blogera azken Sarreratik sartzen dena Hiruhilabete honetan zehar landu dugun guztia ikusi ahalko du eta gehien interesatzen zaion sarrerara joan daiteke.

Lehenik eta behin, blogaren sarrera egin genuen, non Esne Bidea eta Eguzki sistemari buruz hitz egin genuen. Bi gai honei buruzko sarrera txiki bat idatzi genuen eta bakoitzaren atal nagusiak ikusi genituen. Horren ondoren, etxean begiratzeko hainbat link utzi genituen eta nahi zuenak ikusteko eta informazio gehiago begiratzeko.

Bigarrenez, Eguzki Sistemari buruzko hainbat ariketa egin genituen bigarren sarreran. Ariketa horiek egun batean egiteko ziren, ordu batean hain zuzen ere. Lehenengo ariketa eguzki sistemako planetei buruzkoa zen, non aurreko klasean ikusitako informazioaz baliatuz planeten argazki/izen erlazioa ondo gin behar zuten. Bigarren ariketa hitz sopa bat zen. Ariketa honetan eguzki sistemako planeta guztien izenak aurkitu behar zituzten eta ondoren Eguzkitik hurbilen zegoenetik, urrunen zegoenera idatzi behar zituzten.

Hirugarren sarreran, hainbat egunetan egiteko proiektu bat proposatu genuen, non material birziklagarria erabiliz etxean edota ikasgelan egitekoa zena. Proiektua ahalik eta hoberen egiteko, Youtubeko bi bideo ikustea beharrezkoa zen horrela prozesua ahalik eta hoberen egingo genuen klasean. Horren ondoren, ikasle bakoitzak etxetik materiala ekarri beharko zuen eta 2-3 egunetan proiektua bukatuta egon zen.

Laugarren Sarreran, Eguzki Sistemari buruzko hainbat bitxikeri idatzi genituen, lau hain zuzen ere. Lehenengoa Eguzkiaren tamainaren buruzkoa zen, bigarrena, Lur planetatik Eguzkira dagoen distantziari buruz, hirugarrena, Artizar planetaren temperaturari buruzkoa eta azkenengoa, Eguzki Sisteman Lur Planetan aparte ura badaoen inguruan izan zen azken bitxikeria.

Bostgarrena, Gizakia eta  Ilargiaren historioa azaldu genuen, Neil Armstrong eta Apolo 11º bidaia hain zuzen ere.

Seigarrena, Eguzkitik beste planetak zein distantzietara zeuden azaldu genuen, eta matematikak erabili genituen saioa ahalik eta interaktibo eta dibertigarriena izatekotan.

Zazppigarren saioa eta azkena, Ariketa bat izan zen. Jarduera horretan, lauko taldeetan jarri behar ziren eta ikasle bakoitzak rol bat hartu beharko zuen. Ariketa hau lan kooperatiboa sendotzeko zen. Horrez gain, ikasleen lan idatzi bat eta azalpen bat egin beharko zuten IKTak erabiliz.

No hay comentarios:

Publicar un comentario